 Ostegunean hasita, Txo erre bitartean (abuztuak 16, 06:00) luzatuko dira Algortako Portu Zaharreko jaiak. Besteak beste, 18:00etan Kasinotik abiatuko den koadrilen jaitsierarekin emango diete hasiera ospakizunei eta ordu eta erdi beranduago Me Kaguen Gutarrak taldeko gazteek, iazko irabazleek, pregoia irakurri eta Txo panpina zintzilikatuko dute. Ordutik aurrera, festa giroa Portu Zaharreko txoko guztiak hartuko ditu. Gauean, kontzertua eskainiko dute bertoko taldeek, 21:30etik aurrera. Oihartzuna, Lehertu Arte, Undefeated eta Kaleko Orroak bandak igoko dira agertokira. Ordu berean, zinema izango dute txikienek Pedro Bilbao doktorea plazan.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!