Brankak musika doinuekin erantzun die Getxoko Falangearen mehatxuei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 10a, 11:09

Uztailaren 18aren bueltan Getxo Falangeak egindako mehatxuei Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jaietan erantzuteko hautua egin zuen joan den astean Branka kultur elkarteak. Horrenbestez, "Pollo Rock. Oilaskoa erre, faxismoa erre!" jaialdia burutu zuten asteazken eta ostegunean. Lehenengo egunean, Siroka musika talde leioaztarrak jo zuen Branka herriko taberna aurrean. Hurrengoan, beste horrenbeste egin zuen Umore Txarrez taldeak. Gogoratu, uztailaren 19an Getxoko Falangearen "oparia" aurkitu zutela Itzubaltzeta / Romoko Branka Kultur Elkartekoek. Goizeko hamarrak aldera, lokala zabaltzera zihoanean, burua moztuta zuen oilo bat aurkitu zuen atetik zintzilik tabernariak. Oiloak mezu bat zeraman itsatsita: "Getxoko Falange. Kontuz. Getxoko Falangearen oparia".

Ikusi Koska irratiak ekoiztutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun