Algortako Portu Zaharreko jaiak direla eta, abuztuaren 12tik 15era bitartean Getxoko Udaltzaingoak hainbat neurri hartuko dituela jakinarazi dute tokiko iturriek. Jaietako azken egunera arte jaien esparrua itxiko da egunero, arratsaldeko 6etatik goizeko 6ak arte. Itxiera La Ola izeneko jatetxearen ondoan egingo da. Bakarrik sartu ahal izango dira hornidurako kamioiak eta jai batzordeak baimendutakoak. Ostegunean, 12:00etatik aurrera eta, arratsaldez, 18:00etatik aurrera, umeen eta nagusien koadrilen jaitsierak egingo dituzte, hurrenez hurren. Horregatik trafikoa zuzenduko dute poliziek Basagoiti Etorbidea-Torrene, Basagoiti Etorbidea-Tellagorri eta Basagoiti Etorbidea-Aretxondo bidegurutzetan. Azkenik, Udalak gogorarazi duenez, abuztuaren 14an, gauerditik goizaldeko 3ak arte, alkohol eta drogen borondatezko kontrolak egingo dituzte. Tokiko erakundeak Gazteria eta Gizarte Zerbitzuek bultzatutako prebentziozko jarduerak dira. Argazkian, Portu Zaharreko jaiak aurreko batean.