Bide mozketak izango dira ostegunetik aurrera Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 10a, 22:25

Maidagan kalea egokitzeko lanak berriro hasiko direla jakinarazi du Getxoko Udalak. Hori dela eta, datorren ostegunetik, hilaren 12tik, aurrera, bidea itxiko dute ibilgailuentzat Benta eta Santa Marina kaleko bidegurutzean dagoen biribilgune berriaren artean. Ahal den neurrian, auzoko garajetan sartzea eta irtetea ahalbidetuko dutela jakinarazi dute Udalekoek. Lan horiek, euri-urak husteko sare berria ipintzea dute helburu eta bi hilabetez luzatuko dira. Argazkian, Argazkian, Getxoko Benta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun