Jazz kontzertua izango da ostiralean Gorlizko elizan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 11a, 23:09
Ostiral honetarako, abuztuak 13, jazz kontzertua antolatu dute Gorlizko Andra Mari Sortzez Garbiaren elizan arratsaldeko 8:30ean. Musika saioan Mikel Andueza Quartet laukotea arituko da. Taldea, logikoa denez, lau musikariz osatuta dago: Mikel Andueza saxoa jotzen, Hasier Oleaga bateriarekin, Miguel Salvador gitarran eta Jon Piris kontrabaxuarekin. Emanaldiaz goza nahi duen oro elizara bertaratu daiteke eta dohain jazz musikaz gozatu. Argazkian, Gorlizko Andra Mari Sortzez Garbiaren eliza / © Gorliz.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun