Bi urteetan istripu ugarienak martxan zeuden ibilgailuen txokeengatik izan ziren, eta ondoren, beste ibilgailu baten aurka talka egiteagatik, errepidean oztopoen kontra jotzeagatik eta harrapaketengatik. Argiketa Unitateko udaltzainek burututako txosten teknikoen arabera, trafiko istripuen arrazoiak izan ziren, lehenago, prebentzio neurri beharrezkoak ez hartzeagatik eta, horren ondotik, seinaleak ez errespetatzeagatik eta gehiegizko abiaduragatik.
Hildakoak izan ez arren, 2008an 9 lagun larri eta 195 arin zauritu izan ziren. 2009an, berriz, 10 eta 156 izan ziren, hurrenez hurren, larri eta arin zauritutakoak. Udaltzaingoak artatu zituen istripuen kopurua (gehienak hiri barruan), Ertzaintzak artatutakoekin batera (Foru Aldundiaren eskumeneko errepideetan edo autobian) biktimak eragin zituzten istripuak, guztira, 2008an 240 izan ziren eta 2009an 187.
Imanol Landa Getxoko alkateak gogoratu duenez, “Herritarren Segurtasun sailak Eusko Jaurlaritzarekin kolaboratzen du urtean zehar aurrera eramaten dituzten Bide Segurtasuneko kanpainetan. Udaltzainek egiten duten radar, alkoholemia, segurtasun elementu, ziklomotor eta motozikleta... kontrolekin, herritarren kontzientziazioan eragiten jarraitu nahi dugu eta, horrekin batera, gure azkeneko helburuan, istripuen kopurua murrizten jarraitu”.