Urtebete egin du Mankomunitateko bizikleten mailegu zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 12a, 00:53
Bizimeta bizikleta estandar eta elektrikoen mailegu zerbitzuak urtebete egin du. Aipatu zerbitzua Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan dago erabilgarri. Lehen urtean, 1.120 lagunek izena eman dute Bizimetan, "batez ere Gorliz eta Plentziakoak", tokiko iturriek adierazi dutenez. "Eskerrak eman nahi dizkizuegu erabiltzaile guztioi, dagoeneko 36.000 kilometro egin dituzuelako zerbitzuko bizikletekin, eta zuoi esker, 5.76 tona CO2 isurtzea ekidin delako". Argazkian, Sopelako Bizimeta puntu bat / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun