Herritarren arreta bulegoetan egindako tramiteak areagotu egin dira Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 12a, 00:58

Guztira, 67.714 izan dira urteko lehen seihilekoan Getxo udalerriko herritarren arreta bulegoetan egindako tramiteak. Horrenbestez, %21,93 areagotu dira 2009koarekin alderatuta, 53.896 jaso zirela, udal iturriek nabarmendu dutenez. Erroldatzeari lotutako izapideak dira oraindik ere HABetara joaten diren lagunek gehien eskatzen dituztenak. Ondoren, eskaerak eta agiriak erregistratzeko izapideak izaten dira. "Udalak Administrazio Elektronikoko Bulegoan izapide gehiago egiteko egiten ari den bultzadak epe ertain eta luzera joera hori aldatzea eragingo duelakoan gaude, Bulego Elektronikoak eskaintzen dituen aukerak herritarrentzako egokiagoak direla ulertzen dugulako”, nabarmendu du Josu Loroño Komunikazio zinegotziak. Argazkian, Algortako herritarren arretarako bulegoa.

Datorren udazkenean Administrazio Bulegoaren zerbitzuak erabiltzea bultzatzeko kanpaina aurrera eramango duela adierazi du Loroñok, "izapide bat fidagarritasun osoarekin nahi duzunean eta nahi duzun tokitik egin ahal izatea askoz aukera erosoagoa dela pentsatzen dugulako”.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun