Algortako Portu Zaharreko Jai Batzordeak zabaldutako oharra:
Udalak eta bere arduradunek jai batzordeak ez dituzte kontuan hartzen
Beste urte bat eta berriro ere Udalak nahi duena egin du.
Pasa den urtean idatziz hartutako konpromisoa bertan bera utzi egin du eta aldebakarreko erabakiak hartu ditu, berriro ere, kontutan izan barik komisio eta pertsonen konpromisoak, baita jai egunetako giroa ere.
Jaietako egutegia, antolakuntza, kaleetako eta jai egunetako giroa ez ditu antolatzen, ez, hori prestatzeko komisioetan gauden pertsonak erabiltzen gaitu.
Arauak ezartzen ditu, jokatzeko modua inposatzen du… Baina ez gaitu kontsultatzen, ez du gurekin elkarrizketarik egiten… Ez ditu kontuan hartzen komisiook ditugun beharrak eta lehentasunak... eta ez gaitu kontuan hartzen, erabakiak hartzeko orduan parte hartzeko aukerarik ez baitugu.
Portu Zaharreko Komisioa osatzen dugun talde guztiok txosnak berriro ixtea erabaki dugu, protesta egiteko, Udalak komisioak kontutan har dezan eta ahotsa eta bozkatzeko aukera eskatzeko; eta erabakiak hartzerako orduan, Udala eta Komisioen arteko bilerak urtean zehar egon daitezen, ez bakarrik jaietako aurreko asteetan.
Txosnen asignazioa eskubidea izan behar du jaietan eta komisioan parte hartzen duten talde guztientzat; eta ez atzamarrez Udalak emoten duen sari bat!
Beraz, eta aldez aurretik barkamena eskatuz, txosnak itxita egongo dira gaueko 12:00etatik 12:15ak arte.