Ion Telleria kazetari gaztea atxilotu du Frantziako Poliziak komisarian bertan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 12a, 23:08

Ion Telleria kazetari idiazabaldarra atxilotu du gaur goizean Frantziako Poliziak Donibane Lohitzuneko polizia etxean, Espainiako Auzitegi Nazionalak bere aurka eskatutako euro-aginduaren harira. Info7 irratiak zabaldu duenez, atxiloketa gaztea egunero bezala sinatzera joan denean izan da, eguerdian. Pasa den ekainaren 9an atxilotu zuten aurreneko aldiz Telleria, Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako euroagindu eskaera jakinaraz ziezaioten, eta ordutik hona baldintzapeko askatasunean zegoen. Hiru aste beranduago, baina, bere aurkako euroagindua onartu zuen Justizia frantsesak eta bere abokatuak helegitea aurkeztu zuen. Gaur, ordea, helegitea ez dela onartua izan jakinarazi eta atxilotu egin dute. Lankideek erabateko babesa agertu diote eta UKBERRI.NETek bat egiten du haiek kaleratutako oharrarekin. Argazkia: © Oarsoaldeko Hitza.

Beste 35 gazte independentista atxilotu zuten 2009ko azaroko operazioan Telleriaren atzetik ere ibili ziren Espainiako poliziek, handik hona, Urruñan bizi izan da eta bizitza erabat publikoa egin du. Info7 irratian arratsaldeko albistegiak aurkeztu ditu azken boladan. Info7-n jardun baino lehen, Gaztesareako kazetari eta Gazte Independentisten eledun izateagatik ezagun egin zen azken urteotan.

Info7 irratiko langileen oharra:

Gaur, abuztuaren 12a, osteguna, Ion Telleria kazetaria atxilotu dute Donibane Lohitzuneko polizia etxean eguerdian, egunero bezala, sinatzera joan denean. Bere aurkako euroagindu eskaria egin zuen Madrilgo Entzutegi Nazionalak eta ekainaren 30ean onartu zuen berau Pabeko auzitegiak. Defentsak jarritako helegitea ez du onartu azken honek eta ondorioz, Ion atxilotu eta Espainiaratzeko agindua eman du.

· Infozazpi irratiko lankideok, gure besarkadarik beroena eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu Ioni eta bere sendiari.
· Atxiloketa eta Espainiaratze hau salatu nahi dugu. Estatu espainiarrean azken urteetan nagusitu den logika errepresiboaren ondorio den atxiloketa honek Euskal Herriaren aldeko konpromiso militantea zigortzea besterik ez du bilatzen.
· Atxiloketa hau salatzeko antolatuko diren mobilizazioekin bat egin eta hauetan parte hartzeko deia egiten dugu.

Infozazpiko langileak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun