Andra Mari jaiak Erandio Landan
Abuztuak 14, larunbata
18:15 Txupinazoa eta kalejira Goiztiri taldeko txistulariekin.
19:00 Jota eta porrusalda erakusketa. Goi-Alde taldeari omenaldia, bere 45. urteurrenean. Ohorezko aurreskua, Goikolanda kirol taldearen eta Janire tabernaren omenez. Plaka oroigarriak emango dizkiete ondoren.
23:00 Dantzaldia Luhartz taldearekin.
03:30 Disko-festa.
Abuztuak 15, igandea
11:00 Meza.
12:30 Idi-probak (pisu librea).
13:30 Goi-Alde dantza taldearen emanaldia.
15:00 Herri bazkaria. Goi-Alde dantza taldeari omenaldia.
17:00 Idi-probak (pisu txikia).
18:00 Dantzaldia Auskalo Non taldearekin.
22:00 Jaien bukaera.
Santimamiko jaiak
Abuztuak 17, asteartea
12:00 Nagusientzako luncha.
12:30 Haurrentzako jarduerak.
18:30 Idi-probak.
20:30 Txinberen txapelketa.
Abuztuak 18, asteazkena
12:30 Haurrentzako jarduerak.
14:00 Herri bazkaria.
18:30 Idi-probak.
19:30 Pailazoak: Patxin eta Potxin.
20:30 Haurrentzako txokolatada.
21:00 Dantzaldia Auskalo Non taldearekin.
            
         1965eko abuztuaren 15ean sortu zen Erandio Landako Goi-Alde dantza taldea, Andra Mari jaiekin batera. Gauzak horrela, 45. urteurrena ospatuko du aurten, gaur abiatuko diren ospakizunetan. 18:15ean, txupinazoa bota eta kalejira egingo dute Goiztiri taldeko txistulariekin. Hiru ordu laurden beranduago, berriz, jota zein porrusalda erakusketa egin eta Goi-Alderi egingo diote omenaldia ohorezko aurreskua dantzatuz. Dantza taldeari ez ezik, Janire tabernari ere egingo diote gorazarre. Plaka oroigarriak emango dizkiete ondoren.  Egunari bukaera emateko, Luhartz dantza taldeak girotutako dantzaldia eta disko-festa izango dira. Andra Mari jaiak bihar arte luzatuko dira Erandio Landan. Hala ere, astearte eta asteazkenean Santimamiko festek hartuko diete txanda. Argazkian, Goi-Alde dantza taldea / © Erandio.net.