Urriaren 2an, larunbatarekin, izango da Berangoko Miliaren hurrengo edizioa. Aurten, kategoria guztietako 300 atleta inguru parte hartzea espero dute antolatzaileek. Hala ere, "ez da parte-hartzaileen kopuruaren arabera handietsi daitekeen proba. Batez ere egin behar den distantzia da nabarmenena", antolaketaren arduradun Josu Hernandezek azaldu duenez. Muga oso goian jarriko du berriro ere Berango Atletismo Taldeak. Izan ere, bi urtez jarraian, Espainiako hirugarren probarik onena izendatu dute aipatu distantzian Berangokoa. Beti egon da lehenengo bosten artean. Argazkian, Berangoko Nazioarteko Miliaren aurreko edizio bat / © Berangoko Albisteak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!