Irailaren 19an izango da Umeen Bizikleta Festaren laugarren edizioa, Uribe Kostako bosgarren Bizikleta Ibilaldiarekin batera. Berango, Erandio eta Leioako udalekin batera, Mankomunitateak laguntzen du horren antolaketan. Horrenbestez, irteera udalerri erandioztarrean egingo dute goizeko hamarretan. Ondoren, Leioatik igaro eta Berangora iritsiko dira parte-hartzaileak, jarraian Sopela eta Urdulizera abiatzeko. Bertatik, berriro bueltatuko dira Berangora, helmuga bertan egiteko, 14:00ak aldera. Ekitaldiak ez du lehiaketa izaerarik, parte hartzailea baizik. Guzti horri festa giroa gehitu behar zaio, besteak beste, umeentzako parkea eta txerriki dastatzea izango diren jardunaldiaz gozatzea baita asmoa. Aurreko edizioetan bezala, parte hartzeagatik soilik, oparia jasoko dute bizikleta zaleek. Gogoratu behar da izen-ematea bikoteka egin behar dela. Argazkian, 2008an egindako Berangoko Umeen II. Bizikleta Festa Itzubaltzeta zeharkatzen.