Ostiralean abiatuko dira San Bartolomeko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 16a, 19:13

Itzubaltzeta / Romo eta Pinueta zein Santimamiko jaien ostean, Leioako udalerriak festari ekingo dio berriro ere, San Bartolome auzoan. Ostiraletik asteartera arte ekitaldi franko izango dute gozagarri bertako auzokideek zein bisitariek. Parrandan aise ibiltzeko ez dira faltako musika, kale animazioa, lehiaketak, ekimen herrikoiak zein sabela betetzekoak. Ohikoa den legez bertako koadrilek izango dira jaietako protagonistak. Txupina arratsaldeko 7etan jaurtiko dute, koadrilen mozorro desfileari paso emateko. Lehenengo eguna sardina jana eta Luhartzen erromeriarekin osatuko dute. Larunbata, berriz, herri bazkaria egingo dute, Triki Kupelaren eskutik. Horrezaz gain, euskal jantzien txapelketa, nekazaritza azoka, kale animazioa, asto probak, musa eta Egan-en kontzertua izango dira. Igandean, marmitako txapelketa izango da ekitaldi nagusia; astelehenean, umeentzako jolsak eta tortilla lehiaketa; eta asteartean, San Bartolome egunarekin batera, nagusientzako luncha egongo da. Argazkian, ondo pasatzeko gogoak ez dira falta izaten San Bartolomen, 2007ko Txitxiburruntzi Egunean kasu.

Abuztuak 20, ostirala

19:00 Txupin eta jaien hasiera.
20:30 Koadrilen mozorro desfilea, Guretzat fanfarrearekin.
21:30 Guztiontzako sardina jana.
00:00 Gau-jaia Luhartz taldearekin.

Abuztuak 21, larunbata

Euskal Jantzien III. Txapelketa.

10:30 San Bartolomeko X. Nekazal Azoka. Triki-kantu kale animazioa.
14:00 Herri bazkaria (Triki Kupelaren eskutik).
17:00 San Bartolomeko V. Mus txapelketa.
18:30 Asto probak. Triki-kantu kale animazioa.
00:00 Gau-jaia Egan taldearekin.

Abuztuak 22, igandea

11:00 Marmitako txapelketarako izen ematearen amaiera. Trikitilariak goiz osoan zehar.
13:30 Marmitako kazolen aurkezpena.
17:00 San Bartolomeko V. Mus txapelketaren finala.
19:30 Marmitako txapelketaren sari banaketa.
20:00 Dantza gidatua Erdizka Lauetan taldearekin.
22:30 Disko-festa.

Abuztuak 23, astelehena

10:30 Puzgarriak eta umeentzako jolasak.
11:00 Umeentzako margo txapelketa.
11:30 Eskulan tailerrak.
13:30 Margo txapelketaren sari banaketa.
17:30 Puzgarriak eta umeentzako jolasak.
18:30 Asto probak eta sari banaketa.
20:00 V. Tortilla Txapelketa.
21:00 Tortillen aurkezpena.
22:00 Tortilla txapelketako sari banaketa.
22:30 Disko-festa.

Abuztuak 24, asteartea
San Bartolome

12:00 Meza Santua eta ohorezko aurreskua.
13:00 Gure nagusientzako luncha.
13:30 Igel-toka lehiaketa herrikoia.
18:30 Idi probak eta sari banaketa.
21:00 Txokolatada eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun