Ertzaintzak bi neska atxilotu ditu Leioako merkatalgune batean arropa lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 17a, 19:34

Atzo, astelehena, arratsaldean, 20 eta 22 urteko bi emakume gazte atxilotu zituen Ertzaintzak Leioan, 1.400 eurotan baloratutako jantziak lapurtu zituztelakoan. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, 20:30ean, merkataritza-gune bateko seguritate zerbitzuak polizia autonomikoa deitu zuen bi emakumezkoak atxikita zituela esanez. Eremura bertaratutako agenteak jakinarazi zieten aipatu gazteak denda batetik ordaindu gabe joan nahi omen zirela. Herrizaingo Sailak esan duenez, "ebatsi nahi izandako arropak 20 kamiseta, lau praka, bost txaketa, soinekoak eta 3 zapata pare" ziren. Behin aipatutako arropa 1.460 eurotan baloratuta zeudela frogatzean ertzainek bi neskak atxilotu zituzten, lapurreta delitua egotzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun