 Aurten, iaz baino 447.180 kilo zabor gehiago bildu dituzte ekaina eta uztailean Getxo udalerriko hondartzetan. Lanak garbiketaz arduratzen den Cespa enpresak eraman ditu aurrera. Horrek emandako datuen arabera, aurtengo ekainean eta uztailen udalerriko hondartzetan guztira 652.460 kilo hondakin batu dira: 384.960 ekainean eta 267.500 uztailean. Iaz, hilabete beretsuetan 205.280 kilo baino ez ziren batu: 116.620 ekainean eta 88.660 uztailean. Getxoko hareatzetan pilatutako zaborraren kopuruak izandako gorakada garrantzitsu hori pasa den ekainean izandako euriteek eragin dute gehien bat, aipatu dutenez. Horien ondorioz, egun batzuetan itsasoak Itsasadarretik kostaldera zihoan zaborra eraman zuen, hondartzetan ezohikoa den hondakin kopurua etengabe utziz. Argazkian, Algortako Ereaga hondartza.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!