 Nazioarteko Bikaintasunerako Campusa egitasmoarekin bat egin du Leioako Udalak, horretarako Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia eta Donostia International Physics Center fundazioarekin hitzarmena sinatuz. Bide horretan, "lankidetza estrategikorako esparrua eratzen da, prestakuntzan, ikerkuntzan, berrikuntzan, internazionalizazioan eta talentuaren harreran oinarritutako eredua garatzeko; hau da, EAEren garapen ekonomiko iraunkorrean eta ezagutzaren sorreran erreferentea izateko", tokiko iturriek adierazi dutenez. Euskampus proiektuaren helburua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako "jendartea, ekonomia eta kultura aldatuko dituen eragilea" izatea da, "erkidegoa ezaguera zientifikoaren eta teknologikoaren abangoardian kokatuz". Argazkian, Leioako udaletxea / © Leioa.net.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!