Diseinu Industrialeko lizentziatura dauka Paul Ygartuak eta zilargintzan nahiz urregintzan lan egiteko kualifikatuta dago. 80ko hamarkadan zehar, munduko jendeaz egindako interpretazioek arrakasta lortu zuten, eta arrakasta horretaz baliatuta, Ameriketako Ondare Natiboaren serieak egin zituen edo horma-irudi ikaragarriak (Chemainus, BC eta Nazio Batuen Erakundeak Vancouverren Expo´86an izan zuen pabilioian). Horma-irudiok oihartzun handia lortu zuten nazioarte mailan. Bere margo lanetan, munduko herri nomaden funtsezko baloreak interpretatzen saiatzen da, eta buruaren zein arimaren funtzionamenduak ilustratzeko ahalegin intimoa egiten du. Familiarekin batera joaten da egiten dituen bidaietan. Urruneko lekuak ditu helmuga: Copacabanatik Jerusalemera eta Hawaitik Europara, betiere bisitatutako herrialdeen edertasunak eta, batez ere, toki bakoitzean bizi diren pertsonak kontenplatuz. 90eko hamarkadatik aurrera, Paulek proiektu garrantzitsu askotan egin du lan. Besteak beste, bi horma-irudi erraldoi handi hauetan: "XX. mendeko legendei diosala (Vancouver, Kanada) eta "Gure umeek elkartuta" (Ely, Nevada, AEB). Bere lanak, orain, beste norabide bat du: espresionismo abstractua. Sutsua, grinatsua, koloretsua eta ausarta. Eta hori, bereziki, Jazz estudio berrietan islatzen du, bertan iraganeko eta gaur egungo jazz musikari ahaztezinak erretratatuz. Bere margo lanak bilduma publiko eta pribatuetan egoten dira ikusgai, mundu osoan zehar; eta duten berezko eta benetako balioagatik altxor gisa erakusten dira.
Ikusi Gorlizko Udalak espainolez zabaldutako bideoa: