Alkohol-kontrolei buruz, egindako neurketa guztien artean, %65 positiboak izan ziren, eta horien artean gizonezkoak nagusi izan ziren (%46). Drogen testei buruz, egindako azterketa guztien artean %88 gizonezkoenak izan ziren eta hauek, batez ere, haxix eta marihuanari buruzko informazioa eskatu zuten (%70).
Gertakari larririk ez
Udaltzaingoak Getxoko jai guztietan "gertakari larririk ez" zela egon nabarmendu du. Gainera, "ez da pintadarik ezta delituzko edukiera zuen pankartarik aurkitu", aipatu dute Udalekoek. Jai egun horietan zerbitzua indartu zen, batez ere gaueko txandan. Festa guztietan, jai eremuen barruan, kalez jantzitako udaltzainak ibili ziren, delitu arloan prebentzioan aritzeko (batez ere erasoak, ebasketak eta lapurretak). Itzubaltzeta / Romoko jaietan, udaltzainek eraso batean parte hartu zuten lagunak identifikatu zituzten, beste batzuk eskuko telefonoak ebasteagatik eta pertsona bat atxilotu zuten genero-indarkeriaren delitu batengatik. Portu Zaharrean, berriz, eraso batean parte hartu zuten bi pertsonak identifikatu zituzten, beste bat eskuko telefono bat ebasteagatik eta, beste pertsona bat atxilotu zuten alokatu zuen ibilgailu batez bidegabe jabetzeagatik delitua egitea egotzita.
Halaber, udaltzainek, Itzubaltzeta / Romon, txitxiburruntziak eta Portu Zaharreko jai-eremuan pertsona batzuk saltzeko zituzten ehun kilo haragi eta txerrikiak atzeman zituzten. Azken saltzaile horiek Jaenetik etorritakoak ziren eta janaria hozteko sistemarik ez zuten furgonetetan ekarri zituzten jakiak, horregatik janaria kontsumitzeko beharrezkoak diren higiene eta osasungarritasun-baldintzak ez zuten betetzen.
63.000 kilo zarama
Udaleko garbiketa zerbitzuek arretaz lan egin zuten eta jaietan zeuden auzoetako kaleak baldintza onenetan zeuden goizeko lehenengo orduetan. Guztira, 63.000 kilo zarama batu ziren: 21.000 San Inazioko jaietan, 11.000 Itzubaltzeta / Romon eta 31.000 kilo Portu Zaharrean.
Turistak
Getxoko Udal Turismo Bulegoan eta Informazio Turistikorako Guneetan 4.000 bat pertsonei eskaini zieten arreta. Horiek, batez ere, jai egitarauei, eskaintza gastronomikoari, eta ostatua hartzeko eskaintzari buruz informazioa eskatu zuten. San Inazio jaietan 1.916 pertsona joan ziren bulego horietara eta 3.461 kontsulta egin zituzten. Itzubaltzeta / Romoko jaietan, 756 pertsonek 934 kontsulta egin zituzten eta Portu Zaharrekoetan 1.245 pertsonek 1.969 kontsulta egin zituzten. Eskatutako datuak batez ere, Getxori buruzko informazio orokorra, plano turistikoak, jai egitarauak, garraiobideak, baliabide turistikoak, ostalaritza eta merkataritza. Halere, San Inazioetan, barrakei buruz ere galdetu zuten; Itzubaltzeta / Romon Reggae jaiari eta Pintxo Egunari buruz eta, Portu Zaharrean kanpinetan, aterpetan edo ostatuetan ostatu hartzeko eskaintzari eta ekitaldi gastronomikoari buruz galdetu zuten (sardina jana, marmitako lehiaketa …), besteak beste.