Aurtengo Antolintxu eta Madalentxu larunbatean aurkeztuko dituzte Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 17a, 21:41

Plentziarrek gero eta gertuago dituzte aurtengo San Antolin jaiak. Abuztuaren 30etik irailaren 5era arte izango dira itsas-hiribilduko festarik handienak. Hala ere, aurretik, larunbat honetan bertan, hilak 21, Antolintxu eguna izango dute. Modu horretan, San Antolinen protagonista nagusi Antolintxu eta Madalentxu aurkeztuko dituzte. Lehenik eta behin, 10:30ean, frontoian bildu eta elizaraino joango dira kalejiran. Bertan, meza egingo dute 12:30ean. Eta ordu bete beranduago, festetako bikote ezaguna aurkeztu, ohorezko aurreskua dantzatu eta saiheski-jana egingo dute Eleiz plazan. Handik bederatzi egunetara piztuko dute San Antolinei hasiera emateko suziria; eta zazpi egunez aspertzeko aukerarik ez da izango. Antolintxu eta Madalentxuri agur esan ostean, berriz, hurrengo asteburuan motorzaleen topaketa eta lehiaketa motor klasiko eta berrien erakusketa izango dira. Aipatu igandean, irailak 12, egingo dute Plentziako Esaera Zaharren Lehiaketaren lehenengo edizioa. Argazkian, koadrilen play-backa Astillero plazan, aurreko jai batzuetan.

Abuztuak 21, larunbata
Antolintxu eguna

10:30 Bilketa frontoian eta kalejira elizaraino.
12:30 Antolintxuen oroimenezko meza.
13:30 2010ko Antolintxu eta Madalentxuren aurkezpena. Ohorezko aurreskua. Saiheski-jana, Eleiz plazan.

San Antolin jaiak

Abuztuak 30, astelehena

12:30 Kalejira.
14:00 Gazteentzako herri bazkaria.
17:30 2010ko Antolintxu eta Madalentxuri harrera.
18:00 Andra Marira igoera: Txulalai eta Turutarra fanfarreak, dultzaineroak, Ondalan Erraldoiak, Antolintxu eta Madalentxu, txistulariak, eta abar.
19:00 Ohorezko aurreskua.
19:15 Ogitartekoen banaketa.
20:00 Harrera udaletxean.
20:30 Gau-jaia Bizar Gorri orkestrak girotuta.
22:00 Suzko zezena.
23:00 Gau-jai Zuriko Lehiaketa, Bizar Gorri orkestrak girotuta. Epaimahaiaren erabakia 01:30etan emango dute ezagutzera. Gero, parte-hartzaileek Astillerotik bere jantzi zuriak erakutsiko dituzte sari banaketara arte.

Abuztuak 31, asteartea

11:00-13:30 Paintball jolasa.
12:30-13:30 Bitsa-jaia.
17:00-19:30 Paintball jolasa.
18:00 Helduentzako Mozorro Lehiaketaren desfilea.
23:30 Kontzertua Astilleron: Doctor Flash-Back.

Irailak 1, asteazkena

10:00 Eskualdeko 118. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka, BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta.
12:00 III. Euskal Jantzien Lehiaketa
18:00 Umeentzako eta familientzako Mozorro Lehiaketa.
21:00 Helduentzako Play Back Lehiaketa.

Irailak 2, osteguna
San Antolin Eguna

10:30 Kalejira, buruhandi, dultzainero eta txistulariekin.
11:30 San Antolinen ohorezko meza.
12:30 Ohorezko aurreskua.
13:00 Erandioko Musika Bandaren kontzertua.
14:00 Koktelak, Dumbotz eta Sama-siku fanfarreekin eta kale ikuskizun ikusgarria: "Les enfants".
18:00 Antolintxu Paleta Trofeoko 1. finalerdia, Jai- Alai frontoian.
19:00 Kontzertua: Betizu umeentzako taldea eta Luhartz.
20:00 Txarri erre dastaketa.
23:00 Suzirien ikuskizuna (piromusikala).
23:30 Gau-jaia Luhartz taldearekin.

Irailak 3, ostirala
Gazte Koadrilen Eguna

12:00 Ur jolasak zubitik.
13:30 Meeting Lehiaketa. Entsalada Lehiaketa: ordubeteko epea. Ez dago etxean eginda edozein gauza ekartzerik.
18:00 Antolintxu Paleta Trofeoaren bigarren finalerdia eta bigarren mailako profesionalen partida, Jai Alai frontoian: Zulaika-Larrinaga / Altadi-Lejartegui
18:00 Umeentzako Play back Lehiaketa.
23:30 Kontzertua Astilleron: El Menton de Fogarty.

Irailak 4, larunbata

9:00-18:00 Pintura Lehiaketa.
10:00 Marmitako Txapelketako 39. edizioa.
12:30 Plentziako Itsas Eder dantza taldearen erakustaldia.
17:00 Marmitako txapelketako sari banaketa.
18:30 Pintura lehiaketaren sari banaketa.
18:00 Koadriletako olinpiadak (Urrezko Espartinarako puntuagarria).
18:30 Antolintxu Paleta Trofeoaren finala eta lehenengo mailako profesionalen partida, Jai Alai frontoian: Gaubeka-Imanol / Fusto-Lujan.
19:00 Nazioarteko Dantza Jaialdia: Plentziako Itsas Eder,
Algortako Itxartu Taldea eta Sercedeloko (Portugal) Da Casa do Povo.
23;00 Disc jockey sesioa, 06:00etara arte, Dj Brim, Dj Kul, Dj Jose Uve, Dj Andy Grape, Dj Monchoren eskutik.

Irailak 5, igandea
Haurren eguna

10:00 Lasun arrantza. Tortilla Lehiaketa. Puzgarriak, Astilleron.
13:30 Bitsa-jaia.
18:00 Korri, Salto eta Brinko pailazoak.
19:00 Herri saiheski-jana, Astilleron.
19:30 Urrezko Espartina ematea koadrila irabazleari.
19:30 Plentzia Telebistako sariaren zozketa.
20:30 Antolintxu eta Madalentxuri agurra, Adizkideak eta Turrutarra fanfarreekin.
21:00 Sei suzko zezenen entzierroa, Erriberatik.

Irailak 11, larunbata

15:30 Motorzaleen topaketa. Dohaineko inskripzioa, Astilleron.
17:00 Bidatza irteera.
18:00 Astillerora itzulera. Lunch eta edariak.
21:00 Opariak eta topaketa amaiera.

Irailak 12, igandea

10:00 Lehiaketa-motor klasiko eta berrien erakusketa, Eleiz plazan.
12:30 Diplomen banaketa.
14:00 Topaketaren amaiera.

Irailak 12, igandea

Lehenengo esaera Zaharren Lehiaketa.
11:00 Parte hartzaileen bilkura, Eleiz plazan. Bertso-poteoa (bertsoak entzun eta asmatu zein esaerari buruz ari diren bertsoak!). Herri bazkaria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun