Aurreko urteetan bezala,
Metro Bilbao garraio enpresak areagotu egingo du zerbitzua
Bilboko Aste Nagusian. Larunbatean, abuztuak 21, hasi eta igandera (abuztuak 29) arte, egun osoan, 24 orduz, erabilgarri izango da metroa. Beraz, 18:00etatik 24:00etara, 2,5 minuturik behin ibiliko dira trenak Etxebarri eta San Inazio artean; 5 minuturik behin, Etxebarritik Bidezabal eta Santurtzira, eta 10 minuturik behin Etxebarri eta Larrabasterra artean. 24:00etatik 02:00etara bitartean, 5 minutuko maiztasuna izango dute ardatz nagusian (Etxebarri-San Inazio) eta 10 minutukoa Larrabasterra eta Santurtzirainokoan. Goizaldeko 02.00etatik 07.00etara bitartean, 5 minuturik behin ibiliko dira trenak Etxebarri eta San Inazio artean; eta 10 minuturik behin, Bidezabal eta Santurtziraino. Etxebarritik Larrabasterrara, ordea, 10 minutuko maiztasuna izango dute. Abuztuaren 22, 23, 24 eta 25ean, 10 minuturik behin egongo dira trenak San Inazioraino; eta 20 minuturik behin Larrabasterra eta Santurtziraino. Aste Nagusi osoan, Plentziako trenen maiztasuna 20 minutukoa izango da, gauez zein egunez. Bukatzeko, jaien azkeneko egunean (igandean, abuztuak 29), metroak 02:00ak aldera itxiko ditu ateak. Argazkian, Enpresa Batzordeak
joan den astean erabaki zuen Aste Nagusirako aurreikusitako greba bertan behera uztea / © Koska irratia.