Bai Euskal Herriari ekimenak zabaldutako oharra:
Euskal nortasun ikurren aurkako gurutzadan pauso nabarmen bat eman du Telecincok. Gaurko saioan, Ikurrina jarriaz, euskal sinbolo nazionalaren esanahia desitxuratzea zuten helburu.
Horregatik apaindu dute programa sentsazionalista horren platoa ikurrinez, euskal jendarteari bere nortasunak Espainian baduela lekua adierazteko eta espainiar jendarteari ikurrina Espainiako ikur autonomikoa dela gogorarazteko.
Euskal nortasun ikurrak desitxuratzeko saiakera hau, Gobernu espainiarrak aspaldidanik abian duen ikurren aurkako estrategian kokatu behar dugu. Bide horretan kokatzen ditugu Eusko Jaurlaritzatik zehazturiko irizpideen baitan, ETBn ikuspegi nazionala espainiar ikuspegi bihurtu izana, bai eta hainbat udaletxetan inposaturiko espainiar banderen afera ere.
Norabide berean kokatzen dugu Donostiako Udaletik turismoaren inguruan plazaraturiko azken mezua.
Bai Euskal Herriari herri ekimena osatzen dugun gizon eta emakumeok, euskal jendarteari adi egoteko deia luzatzen diogu. Batetik, Euskal Herria desitxuratzen duten lelo edo eta egitasmoei bizkar emanaz, eta bestetik Euskal Herriaren nazio eskubideen alde antolatzen diren ekimenetan parte hartuaz.
Bide horretan ostiral honetan Donostian burutuko den kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. "Odon you need Spain, baina gu euskaldunak gara" lelopean.