Ostiral honetan, abuztuak 20, IX. Udako Musika Jaialdiaren azken kontzertua egingo dute Gorlizko Andra Maria Sortzez Garbiaren elizan. Emanaldia 20:30ean hasiko da. Bertan, Empordako (Herrialde Katalanak) Ganbera Orkestrak bere 20. urteurreneko errepertorioa eskainiko du. Barroko garaiko musikatik gaur egungora errepaso bikaina egingo dute, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Sarrera dohainik izango da, ohi den bezala. Bestalde, larunbatera arte, hilak 21, egongo dira ikusgai Gorlizko udal erakusketa aretoan, Carlos Arrolaren arte lanak. Artista horrek espresionismo abstraktu, collage, pop art eta street art estiloak ditu oinarri. "Arte kritikoa gizakia eta gizartearekiko eskaintzen du. Komunikabideak, publizitatea, argazkigintza, hiriko artean inspiratuta, Carlos Arrolak artearen bidez bizitzaren ikuspen kritikoa eskaintzen du", tokiko kultur iturriek azaldu dutenez. Erakusketan Critical t-shirts delako esparrua ere egongo da, Carlos Arrolak eta beste artista kolaboratzaile batzuk diseinatutako kamiseta ezberdinak agertuz. Argazkian, Gorlizko Andra Mari Sortzez Garbiaren eliza / © Gorliz.net.