Adinekoei janaria etxera eramateko aukera aztertzen ari da Erandioko Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 18a, 19:01

Erandioko Udalak etxez etxe janaria banatzeko zerbitzu bat antolatzea aztertzen ari da, adinekoak diren edota menpekotasunen bat duten pertsonak ondo elikatuta egon daitezen, euren ahalmen ekonomikoaren neurrira egokitutako prezioan. Izan ere, zerbitzu hori menuko 7 euro kostatuko litzateke (BEZa barne), gehienez, tokiko iturriek adierazi dutenez. Erandioko Udalak inkesta bat jarri du web orrian, udalerriko herritarren iritzia zein den jakiteko. Halaber, zerbitzu hori eskatu nahi duenak, eskaera-galdetegia (pdf) deskarga dezake, edota Udaleko Gizarte ekintza sailarekin harremanetan jar daiteke. Horretarako 944 890 172 telefono zenbakira deitu edo Irailaren 23a plazako bulegoetara jo beharko du. Argazkia: © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun