 2009-2010eko ikasturtean, guztira, 4.177 eskola-umek bisitatu dute Getxoko Ingurumen Aretoa, eta 2009ko urritik 2010eko uztailera artean 240 izan dira aipatutako aretora joandako bisitariak. Kurtsoaren balantzean jasotako datuen arabera, 4.177 eskola-umetatik 2.485 udalerriko ikastetxetakoak izan dira eta gainontzeko 1.692ak inguruko beste udalerrietako hezkuntza zentroetakoak. Bestalde, publiko orokorrari dagokionez, 240 bisitarietatik 168 getxoztarrak ziren eta 72 beste udalerri batzuetako auzokideak. Udal zerbitzu horretatik ikasleei eskaini zaien programazioaren ardatza “Uretako biodibertsitatea” izan da. Programazio horren harira, Bolueko hezegunean barrena ibilbideak egin dira, baita erakusketak, tailerrak, jolasak eta bideo azalpenak ere. Horretaz gain, landareak, intsektuak, habiak, eta abar, bertatik bertara ikusteko aukera izan dute. Argazkian, Bolueko hezegunea.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!