Abuztuaren 26an, osteguna, Itsadarraren eguna ospatuko dute Altzagan. Gauzak horrela, egun osoan zehar, jolas desberdinak izango dira inguru horretan. Ostiralean ere herri bazkaria egingo dute. Apuntatzeko orria (10 euro) La plaza tabernan egongo da, hilaren 25era arte. Bazkari goxoa prestatzeko animatuz gero, goizeko 10:etan La Plaza tabernan bertan lotu dira. Arratsaldean, berriz, plazan erromeria izango da Erdizka lauetan taldearen eskutik, Irailaren 23a plazan, 19:30ak aldera.
Bertsoak, kontzertuak eta ur gerra
San Agustin jaien azken txanpara helduta, Jon Maia, Uxue Alberdi eta Igor Elortzaren bertso saio futurista izango dute gozagarri Altzagara hurbiltzen direnek. Larunbatean, hilak 28, izango da hori, 20:00etatik aurrera, Irailaren 23a plazan. Geroago, txosnetan, Siroka eta Esne Beltza taldeek eskainiko dituzte kontzertuak, gauez. Amaitzeko, igandean, ur gerra galanta izango da kiroldegi inguruko plazan (Europa plaza), eguerdiko 12etan hasita. Ekitaldi horretan zein gainontzekoetan parte hartzeko, jantzi zuri-urdina jartzera deitu dituzte herritarrak Berbotsekoek. Izan ere, euskara elkartekoek esaten duten bezala: "Guk ez badugu egiten, nork egingo du?".