Gazte bat zauritu da kamioi baten eta bi autoren arteko istripuan Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 19a, 12:48

Goizeko bostak inguru, 19 urteko gizon gazte bat zauritu da N-637 errepidean, Erandio parean, izandako istripuan, hainbat albiste agentzien zabaldu dutenez. Man markako kamioi batek eta bi autok (Peugeot 307 bat eta Seat Ibiza bat) elkar jo dute eta, ondorioz, kotxeetako bat gidatzen ari zen mutila harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek gaztea kotxetik atera eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Ezbeharraren ondorioz, errepide horretako hainbat errail moztuta egon dira, Gurutzetako norabidean, 06:30ak arte. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun