Kantauriko Arraun Elkarteak (KAE) eta Lutxana taldeak antolatuta, Erandioko ikurrina jokatuko dute larunbat honetan, hilaren 21ean, eguerdiko 12:30ean. Ibaizabal ibaian, Altzaga parean, egingo dute estropada KAEren 2.mailan dauden hamasei taldeak, hiru itsas-milia edo 5.556 metro denborarik laburrenean egiteko xedearekin. Bi modalitatetan jokatuko dituzte probak: lehena banakako erlojupekoa izango da, lau luzetan; eta bigarrena lau luze hiru ziabogarekin, bi txandatan. Traineruak, aipatu bezala, bi tandatan aterako dira eta irteeraren hurrenkera Kastroko ikurrina egin ondoren geratu den ligako klasifikazioaren ordenaren alderantzikoa izango da. Beraz, Erandioko
Lutxana A.E. eta Areetako
Raspas A.E. izango dira lehenak irteten. Banderaz gain, diru-sariak emango zaizkie arraun taldeei, klasifikazioaren arabera. Aipatu, berrikuntza gisa, fisioterapeutak egongo direla behar dutenentzako eta janaria parte-hartzaileentzat. Argazkian, Lutxana taldea / © Lutxana Arraun Taldea.