Jaiak ospatuko ditu asteburuan Gorlizko Urezarantza auzoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 20a, 16:04
Larunbat honetan, abuztuak 21, Gorlizko Urezarantza auzoko jaiak batuko zaizkie Leioako San Bartolome auzoko zein Lemoizko Andra Mari festei eta Plentziako Antolintxu Egunari. Horrenbestez, goizeko 10etan hasita, koadrilen arteko futbol 7 txapelketaren finala, luncha, tortilla eta tute lehiaketak, umeentzako ikuskizuna, Arantz dantza taldearen dantzaldia... izango dira bihar paraje horretan. Bestalde, DJ Xaiborren eskutik etorriko da disko gaua, 20:30ean hasita (23:30ak arte). Tartean, suzko zezena izango da. Igandean, berriz, sukalki txapelketa izango da ardatza, Okarantxun. Hala ere, aurreko eguneko tortilla txapelketan bezala, barbakoak eta gas suteak soilik erabili ahal izango dira. Egurrik ez. Argazkian, Leioako San Bartolome auzoan bezala, Urezarantzan ere egongo da gozatzeko aukera.
Egitaraua:

Abuztuak 21, larunbata
Urezarantzako Eguna

10:00 V. Futbol 7 Txapelketa koadrilen artean. Finala.
13:00 Luncha danontzat.
16:30 Tortilla eta tute txapelketak, kiroldegian. Barbakoak eta gas suteak soilik. Egurrik ez.
19:00 Umeentzako ikuskizuna.
20:00 Aratz taldearen dantzaldia eta askaritxoa.
20:30 Disko-gaua, Landabarrin. 23:30ak arte: DJ Xaibor.
22:30 Suzko zezena.

Abuztuak 22, igandea

10:00 XL. Sukalki Txapelketa Okarantxun. Barbakoak eta gas suteak soilik. Egurrik ez.
Artebiondo estratatik sartu eta txosnako estratatik irten.
13:00-14:30 Lapikoen aurkezpena Gastronomia Proben Kofradiari.
17:00 Sukalki txapelketaren sari banaketa, fanfarrearen animazioaz.
18:00 Herri kirolak, abarka jaurtiketa eta umeentzako jolasak.
20:30 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun