Txakolinaren Bideak aipatu ardoaren prozesua ezagutzeko aukera eskaintzen du, mahastian dagoenetik botilaratzen den arte. Bide batez, produktu horrekin lotuta doazen jarduera ekonomikoen bidetik, Urdaibaitik zehar ibilbide atsegin bat egingo da, bertoko historia, ohitura eta kondairak ezagutuz: Gorrondona baserrira bisita, Gaztelugatxe, Portuondo (Mundaka), Foruko erromatarren herrixkaren aztarnategia, Madariaga Dorretxea, Izaro irlarantz itsasontziz, Bermeon Aita Guria baleontzira bisita…
Erregeen Bidea
Erregeen Bidea Bizkaiko jauregi multzo batek osatzen du. Lurraldeko erabaki politiko, administratibo edo gizartearekiko guztiak batzar nagusietan erabakitzen ziren... Hasieran batzar horiek Lumoko elizateko hariztipean egiten ziren. Geroago, Antiguako Amaren baselizan, hariztiaren ondoan. Jauregiaren oinordekoa, XV. mende erdikoak diren usadio eta ohitura ziren lege batzuk zin egin ondoren baino ez zen Bizkaiko jauna onartua izaten. Jaun berriak, zin ibilbidea egin behar izaten zuen, Bermeoko Eufemi deunaren zin elizan amaitzen zena. Erregeek antzina egiten zuten ibilbide bera egiten du txangoak, Gernikatik hasi eta Bermeoraino: Gernikako arbola eta juntetxea, Foruko erromatar herrixka, Busturiako Madariaga Dorretxea, biodibertsitatearen interpretazio zentroa, Bermeoko alde zaharra, bertoko arrantzaleen museoa, Ertzilla dorretxea…