Hiru astez itxiko dute Telletxe kaleko zati bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 20a, 19:32

Algortako Telletxe kaleko estolda-sarea hobetzeko lanak direla eta, asteartetik (hilak 24) aurrera eta hiru bat astez, aipatu kaleko erreia itxi egingo zaio zirkulazioari, Trinitate eta Algortako Etorbide arteko zatian, azken horretarako sarbidean (Algortako erdigunean). Gauzak horrela, Trinitate kaletik jaisten diren autoek debekatuta izango dute eskumatara joatea eta Bidezabal kalerantz desbideratuko dira. Modu berean, Sarrikobaso kalean eta Telletxeko bidegurutzean eskumatara biratzea debekatuta egongo da kamioi eta autobusentzat, lanak direla-eta ezarritako segurtasun neurrien eraginez. Udalak auzotarrei gomendatu die herritik ateratzeko Bidezabal kalea erabiltzea eta Algortako erdigunera sartzeko Sarrikobaso. Argazkian, Getxo Antzokiko lanen ondorioz, egun Trinitate kaletik jaisten dira autoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun