Ordu beteko emanaldia eskaini ostean musika jartzeari ekin zioten berriro ere lehen aipatuta disc-jockeyak, ondoren Kema 'n Kaya taldearen emanaldiaren bigarren zatiari bide emateko. Bigarren saio horretan, "backing band" moduan ibili ziren musika oinarriak jotzen, eurekin batera Samurai, Olaia, Mc Txango, Manny Lion eta Novato abeslariak kantatzen zuten bitartean.
Kema 'n Kaya Reggae Band
Duela bi urte sortutako talde gaztea da, Getxoko eta Berangoko 9 neska-mutilek osatua. Batez ere reggae musika jorratzen dute, baina haiek aitortu dutenez, R&B, dancehall, roots eta horrelako musika moten influentziak dituzte. Ingelesez, espainolez eta euskaraz kantatzen dituzte haien abestiak. Momentuz ez dute ezer grabatu, baina lehenbailehen zer edo zer grabatzea espero dute. Atzokoa euren lehen kontzertua izan zen, nahiz eta lehenago lagunen artean, txoko batean emanaldi bat eskaini zuten. Dagoeneko hainbat proposamen jaso dituzte Sopelan, Bilbon eta Urdulizen jotzeko, besteak beste. Haiekin kontaktuan jartzeko: kemaykaya@gmail.com