Etsi Gabe talde algortarrak joko du Bilboko Aste Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 20a, 20:28

Hurrengo ostiralean, hilaren 27an, Bilboko Aste Nagusiaren egun handiaren baitan, Algortako Etsi Gabe taldeak joko du, Kaskagorri Gazte Konpartsak antolatutako egitarauaren barruan. Musika emanaldia gaueko 11etan hasiko da eta talde algortarrarekin batera Eragotz eta Distorsion banda bilbotarrak arituko dira. Musika emanaldia baino ordu batzuk lehenago, arratsaldeko 6:30ean hiri krosa eta ondoren, 20:00etarako, kaskapoteo zaratatsua antolatu dute Kaskagorrikoek. Gogoratu dutenez, egun berean eguerdiko 12etan Bilbon bertan manifestazio nazionala izango da. Argazkian, Etsi Gabe musika taldea / © Etsi Gabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun