Duela aste batzuk, Isabel Zarauza Plentziako Independenteen alkatearen izenean,
salaketa bat jaso zuela jakinarazi berri du tokiko ezker abertzaleak. Azaldu dutenez, horretan "mehatxu" egiten zaie “leku publikoetan” kartelak jartzeagatik, 750 euro arteko isuna jaso dezaketela adieraziz. "Mehatxatzeko, bortxatzeko eta gu isilarazteko erabiltzen dituzten tresna hauen aurrean, gure buruari galdetzen diogu: ausartuko al da herri honetako udal gobernua, alkatesaren oniritziarekin, modu berean, kultura zinegotzia salatzen eta honi isuna jartzen, herria kartelez betetzeagatik?", aipatu dutenez. Izan ere,
Plentziako ezker abertzaleak zabaldutako
salaketa kartelean tokiko Kultur Arloak papera biltzeko edukiontzi batean jarritako afixa ageri da. Gauzak horrela, "lana bilatzeagatik" edo "taldeentzako elkartasuna eskatzeagatik" isuna jaso dezaketela ohartarazi diete langile eta kirolariei, hurrenez hurren. Auzokideei, berriz, "etxerako bizilagunak bilatzea garesti atera daitekeela" adierazi diete. Eta azkenik, musikariei, "melodiak eskaintzeagatik isilduak izan daitezkeela". Argazkian, hainbat kartel Plentzian / © Piztu Plentzia!