Bihar, larunbata, hasi eta bederatzi egunez luzatuko den Bilboko Aste Nagusian oporrak hartuko ditugu UKBERRI.NETeko langileok. Udan zehar ez dira gutxi izan egindako txosna txandak eta tokian tokiko batzordeetan hartutako ardurak. Izan ere, Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital hau eskualdeko hainbat jai zein txosna komisioetako kidea da. Hain zuzen, horrek sortutako konpromisoak zein festa horietan digital hau mantendu ahal izateko txosna jartzeak eragindako lanak neketsuak suertatu dira. Baina, heldu zaizkigu jada merezitako opor egunak. Behingoz, barraren bestaldean igaroko ditugu jaiak. Hori dela eta, Aste Nagusia iraun bitartean, albiste jarioa askoz motelagoa izango da. Horregatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle fidel zareten guztioi. Abuztuaren 30ean izango gaituzue bueltan. Ordura arte, ondo izan!