Zubi Zurian kokatu dituzten argazkiz eta testuz hornituriko xaflak aztertu ondoren, berriz ere, herri honetako gobernu taldeak gure emakumeenganako duen tratu iraingarriak harrituta uzten gaitu: pasadizo desberdinak biltzen dituzten testuen artean, itsas-gizonen garrantzia azpimarratzen den bitartean, Plentziak izan duen garapenean emakume plentziarrok bete izan dugun papera guztiz baztertzen da. Onartezina da Plentziako udal gobernuak, XXI. mendean, emakumeok bete izan dugun irudi sozial eta politikoa modu honetan diskriminatzea. Honek Grupo Independientearen konpromiso eza erakusten digu, zertan eta, hainbestetan sinatzen diren genero berdintasuna eta norbanakoen eskubideak bermatzeko akordioetan, zertarako eta, ez betetzeko! Argazkian, jarritako xafletako bat / © Plentziako ezker abertzalea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!