Udan herrira heltzen ari diren turistei ongi etorria emateko esaldi hori aukeratu du Sopelako ezker abertzaleak. Uztailetik materiala banatzen ari dira eta toki estrategikoetan pankartak eta kartelak ipini dituzte. Ingelesez, frantsesez eta espainolez, "turistak Euskal Herrian daudela ohartzeaz gain, herri honetan bizi den gatazka politikoaren zergatia azaltzen die", azaldu dutenez. Horretaz gain, turistei "gure berezitasuna" jakinarazi nahi zaie. Orain arte kartelak eta mila orri baino gehiago banatu dituzte. Horretaz gain herriko hainbat lekutan “Freedom for the Basque Country” leloa daramaten pankartak ere ipini dituzte, baina ezker abertzaleak salatu duenez, Ertzaintzak edota Udalak aginduta berehala desagertu dira. “Ez dakigu PSOErentzat edota Sopelako PNVko nagusientzat hemen askatasuna nahi dugula jakinaraztea ere delitua ote den. Irailatik aurrera jokabide honen inguruan Udalean galdegingo dugu eta bere kasuan salaketa gogorra ere egingo dugu”, adierazi dute independentistek. Argazkia: ©
Sopela.net.