Etzidamu, asteazkenean,
Bilboko konpartsek plantoa egingo dute Aste Nagusian, txupinetik txupinera, goizeko hamarretatik hurrengo eguneko goizeko hamarretara arte. Bitarte horretan, konpartsak Aste Nagusitik desagertuko dira eta urtero egiten dituzten jarduerak ez dira izango, hala nola lehiaketa gastronomikoa, xake txapelketa, bertso bazkaria, konpartsek antolaturiko kontzertuak... eta, jakina, txosnak itxita egongo dira. Basurtuko ospitalean gaixorik dauden umeekiko hitzorduari muzin egin gabe, Bilboko Udalak darabilen jai politika salatzeko ekitaldi bakarra egingo dute konpartsek: 13:30ean udaletxe aurrean egingo duten agerraldia. Jai zale guztiak bertaratzeko deia egin dute. Baina, hortik aurrera, bakoitza libre izango da jaia ahal duen lekuan bilatzeko eta ez du gehiegi mugitu beharko horretarako. Izan ere,
Erandion bertan hasiko dira asteazkenean jaiak eta aurretik programatutako Berbots-bazkaria, txupinazoa, txupinazo txikia, kantagunea, parrillada, koadrilen jaitsiera eta play-back-az gain, azken orduan kontzertua eta erromeria antolatu dituzte bertako gazteek. "Txosnak, giro ona eta euskalduna eta Bilbon baino jai herrikoiagoak" izango ei dira egun horretan Erandion. Argazkian, atzoko txupinazoa Bilbon / ©
Bilboko Branka.