Webgune berria kaleratu du Siroka taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 23a, 00:29

Erandio, Leioa, Ugao eta Balmasedako Siroka musika taldeak sirokataldea.com bozgorailu itxurako webgunea estreinatu du berriki. Bertan, aurreko gunean aurki zitezkeen albisteak, argazkiak eta bideoak ikus daitezke era txukunagoan. Gainera, taldeak gaur eta astearte bitartean eskainiko dituen hiru kontzerturen berri eman du. Izan ere, gaur, igandearekin, 23:00etan Ibarrako gaztetxean emanaldia eskainiko du Siroka taldeak MusikHerria gauaren barnean, Zein da Zein? taldearekin batera. Bihar, berriz, Bilboko Aste Nagusitik txangoa eman eta Altxaporrue, Txinbotarrak eta Satorrak osatutako Kulturgunean joko dute, The Real McKenzies ondoan izango dutela. Mikrojira bukatzeko, asteartean Deustuko Gazte Lokalean arituko da Siroka, Nobel Schrott eta The Lasai izango direla kontzertuaren beste koprotagonistak. Argazkian, Siroka Leioan emandako kontzertu batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun