“Gogoko dut ekimena. Izan ere, gazteek ere Getxo dinamizatzearen aldeko apustua egiten dute, oraingo honetan proposamen erakargarri baten bitartez, musikaren, talde gazteen eta horren inguruan neska-mutilen arteko elkargune berriak osatzearen aldeko apustuaz. Horregatik, Wanted irabazi duen proposamen hau laguntzen eta babesten dugu”, esan du Imanol Landa alkateak.
Egitaraua
Jaialdia irailaren 17n abiatuko da, ostiralarekin, 18:00etan, Ertz talde getxoztarrarekin. Ondoren, Bertan Bera (Gernika), Itaka (Zumaia), Napalm (Getxo), Dabelyu (Bilbo), Niketz (Etxebarri), Alerta (Durango) eta OST (Bermeo) taldeak arituko dira. Larunbatean, irailak 18, Autosecuestro (Getxo), Hotsak, El Paso Killers eta Amargor (hirurak Bilbokoak), D.A.R. (Getxo), Alimaña HxC (Soria), Distorsión (Barakaldo), Thunda Clap Sound System (Getxo) eta Prince Livijah eta Chieftain Joseph (Erresuma Batua) izango dira. Igandekoa, arratsalde akustikoa izango da Happy Morgue (Bilbo) taldearen “unplugged” kontzertuarekin. Giroa txarangarekin alaituko dute eta perkusio tailerrak izango dira. Iluntzean, jaialdia itxi aurretik, reggae gau-emanaldia izango da berriro Thunda Clap Sound System taldearekin.