Furgoneta enpresa baten izeneko errotulazioa zeukan eta bertan beste ibilgailu baten giltzak eta hainbat enpresatako datuak zituen karpeta bat topatu zituzten poliziek. Autoan, berriz, zenbait tresna, esku larruak eta "lapur delituekin zerikusia" izan ei dezaketen beste gauza batzuk aurkitu zituzten.
Ondoren, ertzainek gau horretan inguruetan izandako beste gertaerekin gazteek izan zezaketen harremana aztertzeari ekin zioten. Hala nola, Asuako Sondikalde industrialdeko enpresetan zubia eginez bi furgoneta eramaten saiatu izan zirena eta Sangroniz industrialdean beste bi furgonetako sarrailak bortxatuta ageri izana. Delitu horiek guztioriek zein zeramaten furgoneta lapurtu izana leporatu eta ertzain-etxera eraman zituzten bost gazteak. Ondoren, 16 eta 17 urtetako hiru adingabeak askatu zituzten, Fiskaltzaren aurretik igaro beharko dutela. Beste bi gazteak atzo eraman zituzten Bilboko guardia epaitegira.