Metrorik ez dabil Bidezabal eta Larrabasterra artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 25a, 21:18

Hondartzatik metroan etorri nahi diren bidaiariak arazoak izango dituzte, gaur arratsaldean istripu txiki batek zerbitzurik gabe utzi baititu Bidezabal eta Larrabasterra arteko geltokiak, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Gertaera Bidezabal eta Berango artean izan da; arratsaldeko lehen orduan, metroko bagoi bat katenariarekin trabatu da eta herrestan eraman du. Ez da ez kalte pertsonalik ez kalte materialik izan, baina zerbitzua eten behar izan dute bi geltoki horien artean. Metroa normaltasunez dabil Ezkerraldean, baina Bidezabal eta Larrabasterra artean ez dago zerbitzurik. Tarte horretan, autobusak jarri dituzte bidaiariak eramateko. Arratsaldeko 20:00etan berrezarriko dute zerbitzua. Igandean, Zazpikaleak eta Etxebarriren arteko zerbitzua eten behar izan zuen atzo 15:20etatik 23:00k aldera arte, Boluetako elektrizitate azpiestazioan sortutako sutearen ondorioz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun