Bi edukiontziri su eman diete Sopelan

Ezezagunek bi edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Sopelan. Europa Press albiste agentziak zabaldutakoaren arabera, Akilino Arriola eta Etxebarri Zeharbide kaleetan zeuden kiskalitako kontainerrak. Gertaera 05:05 inguruan izan ei da. Inguruan zeuden ibilgailuetan eta eraikinetan ez da kalterik izan, baina ertzainek ezin izan dute sua itzali eta ezinbestekoa izan da suhiltzaileak bertaratzea. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak ez du prentsa oharrik zabaldu jazotakoaren inguruan. Hala ere, hainbat hedabidek, EITB taldea tartean, "kale borroka ekintzak" izan direlakoan, Ertzaintzak ikerketa zabaldu duela adierazi dute. Argazkian, 2009ko abenduaren 6an, goizaldean, ezezagunek Leioan eragindako suteek 19 edukiontzi eta 8 ibilgailu kiskali zituzten. Gaixo psikiatriko bati leporatu zizkioten ekintzak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun