Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 30a, 15:41

Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak antolatuta, irailaren 14an, asteartearekin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira Areetako Xake plazan. Bi saio eskainiko dituzte: lehenengoa, 16:30ean; eta bigarrena, 19:00etan. Sarrerak ostegun honetan, irailak 2, jarriko dituzte salgai. Bizarra Lepoaneko bazkideek bina sarrera edukiko dituzte 3 eurotan (euren bulegoan bakarrik); gainontzekoek 4 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko. Horrenbestez, ondoko tokietan egongo dira eskura txartelak: Bizarra Lepoan zein Egizu Getxo Euskaldun! elkarteen bulegoan (Martikoena kalea 16, 2. solairua, 3. bulegoa; Algorta), UKTEST txalaparta elkartearen lokalean (Basagoiti Etorbidea z/g, behea; Algorta), Lauaxeta AEK euskaltegian (Iparbide 6, behea; Algorta) eta Kukupraka ludotekan (Eskoletako plaza; Areeta). Argazkian, Porrotx.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun