Leioako Udalbatzak 2008ko maiatzaren 29an onartu zuen 2008 eta 2011 arteko Euskara Biziberritzeko II. Plan Nagusia, aho batez. Aurreko plangintzan jada, besteak beste, honako helburua ezarri zion bere buruari Leioako Udalak: "Udalaren menpeko aisialdi eta kultur guneetan (ludotekak, kultur etxeak... ) antolatzen diren ekintzetan euskarazko saioak bermatu". Bestalde, 1996ko erroldaren arabera, leioaztar euskaldunen kopurua %21,3koa zen eta elebidun hartzaileena %22,3koa. Biek hazteko joera zuten erdaldun elebakarren multzoaren kalterako.
Izen-ematea
Ikastaroetan parte hartzeko aurreinskripzioa egiteko epemuga irailaren 3a izango da. Izena eman nahi dutenek bi aukera izango dituzte: Jose Ramon Aketxe plazan dagoenKultur Leioara bertara joatea edo Pinueta auzoko Lapurdi kaleko udal bulegora hurbiltzea. Batera zein bestera, goizeko 9etatik arratsaldeko 2etara joan behar izango dira. Aurretik dena den, nahi dituzten kontsultak egin ahal izango dituzte telefono hauetan: 946 072 578 (Kultur Leioa) eta 944 646 722 (Pinueta).
Tailerren plaza kopurua mugatua denez, kopurua baino izen-emate gehiago egotekotan, zozketa publikoa egingo dute. Hori horrela, aurreinskripzioko hurrenkerak ez du plazarik bermatzen. Zozketarik egin beharko balitz, irailaren 6ko astean egingo litzateke, egun zehatza zerrendekin batera argitaratuko dela. Matrikularen ordainketa epea eta tailerretan geldi litezkeen tokientzako matrikulazioa irailaren 13tik 17ra luzatuko dute. Kasu horretan leioaztarrei ezezik beste udalerrietako biztanleei ere eskainiko lieke tailerretan parte hartzea.