Ereaga hondartzako komunen ordutegia luzatzea eskatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 30a, 19:04

Algortako Ereaga hondartzako komunen ordutegia luzatzea eskatu dio Udalari Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak. Popularrak gogoratu duenez, "komun hauek, La Terraza eraikinean kokatuta daudenak, Ereagako pasealekuan Triangelutik Portu Zaharrera dauden eta dabiltzan bakarrak dira. Eraikin horretan zegoen ostalaritza zerbitzua itxita egonda, komun horien ordutegia murriztua izan da. Izan ere, Salvador Ardanaz jaunak, lokalaren titularra zena, zabaltzen zituen taberna irekitzerakoan". Arruek adierazi duenez, orain komunek duten "ordutegi eskas horrek udan sortzen dituen ezerosotasunak argi geratu dira". Gainera, popularrak salatu duenez, "egoera hori larriagotzen da inguruko jatetxe eta tabernen itxierarekin, horien artean La Ola". Azkenik, Arruek Udalaren jarrera salatu du, auzokideek aurkeztu ei dituzten kexei jaramonik ez egiteagatik eta "isiltasunean ibili direlako gai horren zinegotzi arduraduna oporretan dabilela esanez". Argazkian, Ereaga hondartzaren ondoan dagoen La Terraza kafetegia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun