Siroka: "Erandiotik Plentziara... Siroka bidean"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abu. 30a, 22:05

[cc-by-sa Siroka] Aste gogorra izan da Bilboko Aste Nagusiarena. Lau kontzertu, parrandaren bat, lana... baina badirudi bizirik atera garela honetatik ere. Larunbatean Esne Beltzakoekin aritu ginen Erandioko jaietako Gazte Egunean. Gustura geratu ginen emandako kontzertuaz. "Bihotzetatik Zintzilik" kantua abesten lagundu zigun Xabi Solanok eta berarekin batera presoen aldeko hiru solidario atera ziren eszenatokira. Aste honetan Sirokaren birak aurrera darrai, eta asteazkenean Plentziako San Antolin jaietan arituko gara Zein da Zein? eta Umore Txarrez taldeekin batera. Kontzertua txosnagunean izango da gaueko 23:00etatik aurrera. Beraz, badakizue, hurrengo egunean lanik egin behar ez baduzue, bertan espero zaituztegu! Argazkian, Sirokako kideak Leioan emandako kontzertu batean.

P.D. Portzierto, gure kontzertuetako argazkiak baldin badituzue bidalizkiguzue sirokataldea@gmail.com helbidera eta pixkanaka webgune honetara argazki danak igotzen joango gara.

Ondo izan!

Siroka taldea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun