Argazkiak paperean zein CD-an entregatu beharko dira zuzenean edo postaz Erandioko udaletxean, Kultur Arloko bulegoan edo Astrabuduako udal bulegoan. Paperezko kopiak 30x40 centimetroko tamainuan joan beharko dira eta horietan zein CD-an ez-izena jarri beharko atzeko aldean. Horiekin batera identifikazio txartela aurkeztu beharko da, honako datuekin: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, ez-izena, argazkiaren izena eta azalpen laburra.
Epai-mahaikideek honako irizpideak erabiliko ditu: gaia eta udalerriarekiko harremana; argazkiaren deskripzio-ahalmena; eta egilearen argazkilritza eta arte teknika. Horiei jarraiki bost sariak banatuko dituzte, bakoitzak bere diploma izango duela. Horretaz gain honako diru kopuruak eramango dituzte, hurrenez-hurren lehenengo bost sailkatuek: 450, 350, 250, 150 eta 50 euro. 
            
         "Erandioko aparteko eraikinak" lelopean, Erandioko IV Argazkilaritza Lehiaketa abiatu du gaur Astrabuduako argazkilaritza klubak. Izan ere, objektiboen lagunek azaldu dutenez, "askotan ohargabe pasatu arren egun gure oraintsuko historiaren benetako lekukotasuna eskaintzen diguten etxe eta eraikinak" ezagutarazi nahi dituzte aurtengo lehiaketaren bidez. Bertan edozeinek parte hartu ahal izango du, beti ere saritu gabeko argazki originalak, hiru gehienez jota, aurkeztuta. Lanak, koloretakoak zein zure beltzez, emateko epemuga urriaren 1eko arratsaldeko 2etan izango da. Guztira, epaimahaiak bost sari emango ditu, guztira 1.250 euroz hornituta. Argibide gehiagorako,