Izen-ematea Algortako Etorbidean dagoen Gazte Bulegoan bertan egin daiteke. Dena den, hainbat tresna erabil daiteke bertaratu beharrean: www.getxo.net udal webgunea, 944 660 353 telefono zenbakia, gaztebulegoa@getxo.net posta elektronikoa edo 667 600 740 telefono zenbakia. Azken horretan ez dituzte deiak jasoko, SMS mezuak baizik. Posta elektronikoaren kasuan, berriz, honako datuak sartu beharko dira gutxienez: izena, ikastaroa eta harremanetarako telefonoren bat.
Guztira doako sei tailer egongo dira aukeran: skate, rap, marrazketa, bitxikeri birziklatuak (I eta II) eta sukaldaritza. Tailer bakoitzak plaza kopuru jakin bat izango du, 10 eta 20 pertsona artekoa. Hizkuntzari dagokionez, sei tailerretatik soilik bi izango dira euskaraz. Bestalde, bolondres esperientzia berria aipagarria da.
Tailerren ezaugarriak
• Skate: irailaren 20, 22, 27 eta 29an eta urriaren 4 eta 6an, 17:30etik 19:00ak arte, Arrigunagako pistan. 8-15 urte. Euskaraz. Doan. 15 leku.
• Dibujo: urriaren 6, 8, 13, 15, 20 eta 22an, 17:30etik 19:30ak arte, Gauegun gaztelekuan. 12-17 urte. Espainolez. Doan. 15 leku.
• Rap: urriaren 7, 14, 21 eta 28an, 17:30etik 19:30ak arte, Gauegun gaztelekuan. 12-17 urte. Euskaraz. Doan. 20 leku.
• Hacer joyas reciclando (I): urriaren 21 eta 28an eta azaroaren 4an, 17:30etik 19:30ak arte, Gauegun gaztelekuan. 12-17 urte. Espainolez. Doan. 10 leku.
• Hacer joyas reciclando (II): azaroaren 11,18 eta 25an, 17:30etik 19:30ak arte, Gauegun gaztelekuan. 12-17 urte. Espainolez. Doan. 10 leku.
• Cocina: aprende a sobrevivir: azaroaren 5, 12, 19 eta 26an, 17:00etatik 19:00ak arte, Areetako La Sarten de Cordeleria txokoan. 12-17 urte. Espainolez. Doan. 17 leku.