Bertsolaritza ikastaroa antolatu dute Sopelan

Sopelako Kurtzio kultur etxean bertsolaritza ikastaroak antolatu dituzte urritik ekainera bitartean. Klaseak asteazkenetan izango dira arratsaldeko 6etatik 8etara. Sopelako Udalaren hitzetan, "bertsolaritza euskal kulturaren altxor ezagunenetarikoa da. Hori dela eta, altxor paregabe hau zabaldu nahi dugu sopeloztarron artean, gure hizkuntzaren ezagutzan eta aberastasunean sakontzeko aukera anitzak eskaintzen baititu bertsolaritzak". Bertsolaritzaren munduan sartu nahi duten sopeloztarrek Mankomunitatearen bulegora jo beharko dute irailean zehar kurtsoan izena ematera eta hilero 10 euro ordaindu beharko dute. Argazkian, Sopelako Ander Deuna ikastolan Uribe Kostako bertsolari txapelketaren lehenengo kanporaketa egin zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun